Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  2 ordu 38 minutu

Koordenatuak 446

Fecha de subida 11 de octubre de 2011

Fecha de realización julio 2011

-
-
603 m
133 m
0
1,4
2,7
5,48 km

Bisitak 1661, kokapena 15

Nondik gertu Itsasondo, País Vasco (España)

Basoetan zehar Ioiara eramango gaituen ibilaldi honetan hainbat baserri ikusgai izango ditugu. Eskola eta frontoi zaharraren artean dagoen pistan hasi eta Agarre baserritik igaro asfaltozko bidera iritsi arte. Hemen aurrez-aurre izango ditugu igo beharreko mendiko eskailerak. Ioia aldera doan errepidea goraka hartuko dugu, Izarreko bidegurutzera heldu arte. Izarre baserrira iristean, langa zeharkatu eta bidexkan dauden mugarriei jarraituko diegu Iraolaetxeberrira iritsi arte. Gorantz doan bidea hartuko dugu Artetxe baserriraino. Han, pinudia alboan dugula, gorantz jarraituko dugu, antenetaraino. Han bide nagusia hartu eta Ioiara iritsiko gara, ibilbidearen punturik altuenera. Ioiako putzuan geldiunetxo bat egitea merezi du.
Beheranzko bidetik Sarobe baserrira iritsiko gara. Han hormigoizko pista utzi eta Iraolaetxeberriraino jarraituko dugu. Eta buelta etorri garen basabidetik egingo dugu, baina orain, aldapa behera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta