-
-
900 m
63 m
0
7,5
15
30,05 km

Bisitak 1468, kokapena 8

Nondik gertu Elgoibar, País Vasco (España)

Mintxetatik irtetzen gera, eta San Roke auzotik pasa ondoren Agarre txiki baserri ondotik irtetzen den pista hartzen dugu. Pista honek Iturbe baserriraino garamatza, hemendik porlanezko bidea jarraituz, Plaentxiko Esozi auzoraino jeisten gara. Ondoren baserri bitarteko porlanezko pista jarraituz Karakateruntz igotzen hasten gara. Bukaeran pista honek, Plaentxitik Karakatera igotzen den errepidearekin bat egiten du, eta igoeraren azkenengo zatia errepide honetatik egiten dugu Karakatera heldu arte. Karakatetik, Irukurutzetarantz abiatzen gera bien bitarteko bideziorra jarraituz. Kurutzebakar-era heltzen geranean, Pol-Pol era jeisten gaituen pista hartzen dugu. Pol- Pol etik, Sargoatera eta ondoren Azkaratera garamatzan pista hartzen dugu. Azkaratetik Kurutzetaraino errepidez goaz. Bertan, Juaristi , Amezti eta Upaitza baserretatik zehar, Elgoibarreraino jeisten gaituen pista hartzen dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta