-
-
954 m
293 m
0
9,0
18
36,19 km

Bisitak 1056, kokapena 10

Nondik gertu Mazmela, País Vasco (España)

Eskoriatzatik abiatuta Aitzorrotz aldera joaten da bertara heldu gabe, jarraian Uxargo pinudietatik zehar Makatzgain aldera joaten da eta bertatik Leixargaratera. Leixargaratetik Jausoroko txabola ondotik Elgeako bailara jeisten da. Jeitsiera trialero xamarra da eta puntu batzuetan senda nahiko itxita dago baina ongi pastzeko moduan. Behin zulora helduta bailaran zehar joaten gara Elgearaino. Bertan Elgeamendirako bidea hartzen dugu Elgeamendiko leporaino. Elgeamendiko lepotik Angutako lepora joaten gara bertatik Iruerreketara jeisteko. Hiruerreketan berriz Makatzgain aldera hartzen dugu goraino heldu gabe eta berriz Leixargarate aldera hartzen dugu. Azkeneko jeitsiera Idiazabal basoan zehar da. Punturen baten nahiko ur dago pistan eta metro gutxi batzutan oinez pasa behar da. Bertatik Bolibargo karoi baserrira jeisten da eta berriz Eskoritzara. Ibilbidea ez da oso luzean baina nahiko gogorra egiten da desnibelarentatik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta