-
-
640 m
16 m
0
6,0
12
24,04 km

Bisitak 780, kokapena 9

Nondik gertu Garagartza, País Vasco (España)

Mendaroko plazan hasi dugu gaurko lasterketa. Eguraldi paregabea hasieran eta bero xamarra bukaeran. Plazan hasi gara jendearen txalo eta animo artean. 670m inguruko gaina egin dugu 6km-an. Handik beherantz jo dugu Madariaga auzorantz aran errekara heldu arte. 9km terdian edo okerreko bidea hartu eta galduta noraezean ibili gara 8´tan 1700m bidean aurrera eginez beste korrikalari bat eta neroni. Uste dut Garagartza arana Errekaldeko bidea zela hura. Aitzakia ederra hurrengo batean Mendaro inguruko bide berriak ezagutzeko jeje!!! Zuzendu dugu eta berriro hartu dugu beherantz bidea Aran errekara iritsi arte. Hantxe, ura edanez indar berritu gara igoera gogorrari ekiteko. Larraskandako baserria lehenik eta Otarreko antenan gaina jo ondoren, piska bat jaitsi eta ibili gara 4kmtan ingurune gora beheratsu batean. Bertan Gaintxipixa, Lizarpe eta Garalutz kaxkoak gainditu ditugularik. Bukaera aldera, mendian behera jaitsiera tekniko eta zail bat egin dugu errepidea hartu arte. Handik aurrera eginez iritsi gara helmugara berriro ere jendearen txalo artean.
Gomendagarria guztiz ibilbidea, korrika nahiz oinez egin nahi duenarentzat. Ea ba, animatu!!!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta