VILUZU

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  3 ordu 14 minutu

Koordenatuak 498

Fecha de subida 9 de agosto de 2013

Fecha de realización agosto 2013

-
-
1.296 m
896 m
0
1,3
2,7
5,3 km

Bisitak 1138, kokapena 18

Nondik gertu Orotz-Betelu, Navarra (España)

Azalpen orokorra:
Elke eta Pausaran mendietako igoera, Gorraiztik (Artzibar).
Xehetasunak:
Bidea marka zuri berdez seinalatua dago, baina marka gutxi dago, batez ere hasieran. Goiko zatian badira gehiago, batzuk oso ongi jarriak (Pausaranek baditu goialdean bi trepadatxo, eta ongi markatuta daude).
Gorraiztik aterata, bi mendien arteko lepora iritsi arte pista bat jarraitu behar dugu. Pista horrek marka zuri berdeak ditu tarteka. Lepora iritsi aurretik, pistak ezkerretara egiten du, eta utzi egin behar da. Mendiko bide batek leporaino eramanen gaitu. Bertan metalezko seinale bat dago, ezkerretara eginda, Elkera goaz; eskuinetara, Pausaranera. Elkera igotzea erraza da: ikaragarrizko padagi ederrean barna igotzen da bidea, eta goialdean basoa atzean utzi, eta ezpel artean iritsiko gara gailurrera. Bista ederrak Pirinio aldera. Berriz lepora iritsita, Pausaranera igotzeko bi aukera daude; zuzen egin (marka zuri berdeak) gailurrerantz, edo ezkerraldera ateratzen den bidexka bat hartu (markarik gabe), eta gailurra ezkerralde horretatik inguratu atzealderaino iritsi arte handik igotzeko. Lehenengoa zuzenagoa da, baina bi zati zail samarrak ditu. Eskuak jarrita igo behar da arrokan barna. Ez dira oso trepada zailak, eta ongi markaturik daude (marka zuri berdeak). Ikus trackeko markak. Bestea oinez egiteko bidea da, eta argia da hasieran (lepo inguruan), baina gailurrera hurbildu ahala, gero eta itxiago dago, ez dago oso argi non barna egin behar den. Ibilbide honetan, zuzen igo ginen, arroketatik zuzen, eta beste bidetik jaitsi. Pausaraneko gailurra zuhaitzez inguratuta dago, eta Pirinioa ez da Elketik bezain ongi ikusten. Lepotik Gorraitzera jaisteko, igoerako bide bera hartu.
Ura: Gorraitzen iturria dago. Bidean ez dugu ikusi.
Zailtasuna: bide erraza da, baina Pausaranek baditu bi zati malkartsu horiek. Gailurren inguruan, bidea aurkitzea zaila izaten da batzuetan basoa oso itxia dagoelako.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta