Zailtasun maila   Zaila

Denbora  3 ordu 42 minutu

Koordenatuak 2614

Fecha de subida 5 de junio de 2010

Fecha de realización junio 2010

-
-
942 m
153 m
0
13
26
52,83 km

Bisitak 2443, kokapena 52

Nondik gertu Igartza, País Vasco (España)

Bide ederra bezain gogorra, pista zabalak, senda politekin konbinatzen dituena.

Beasaindik abiatu eta Ormaiztegiraino errepidez. Ormaiztegin, Mutiloako minatako bide berdea hartu eta Barrenola baserriraino iritsiko gara, Mutiloako ergoena auzoan. Han errepidean km bat igo ondoren basoan sartu eta Aztiriako txaletetara iritsiko gara. Han Larrosainera bideratzen den pistari jarraituz, eta galbide handirik gabe Oazurtzaraino. Oazurtzan Biozkorniara doan GR-a hartu eta kilometro bat igaro ondoren eskuinetara hartu eta tubobidean sartuko gara. Bide dotorea eta teknikoki oso dibertigarria.

Behin tubobidetik aterata, Barrendiolako urtegiraino jaitsiko gara pagadian behera barneratzen den pista hautsi batetan. Behin urtegiko horma harrapatuta. Brinkola auzora jaitsi eta handik modu errezean Telleariarteraino. Bertatik errepidean sartu eta Atagoitiko gaineraino, aldapa handirik gabeko tartean. Atagoititik Gabiriaino jaitsiko gara mendiz, dirudiena baino gogorragoa den tartean. Gabiriatik Ormaiztegiko zubiraino eta herrira noski. Itzulera errepidez, ibilbidea hasi dugun bide beretik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta